Ongi etorri El Bafleren euskal sekziora! Hemen Ratotxo bat, Kontzertuan eta Magazina aurkituko dituzu. Bertan elkarrizketak entzuteko aukera izango duzu, zuzeneko kontzertu bat hortxe egongo bazina bezala bizi dezakezu eta informaziorako lekua ere badaukagu. Hau guztia eta askoz gehiago El Bafle Euskera atalean. Entzun ezazu El Bafle!

Gaurko magazina Ibilbediko taldearekin hasiko da. Elkarrizketa bat daukagu Ibairekin, taldeko kide bat, eta diska berriari buruz hitz egin dugu. Zeid festari buruz ere hizketan ibili gara eta agenda beti bezala komentatzen dugu. Gainera, asteko abestia ere daukagu. Ez galdu hau guztia eta askoz gehiago Euskal Magazinean!

Aste honetako magazinean Nafarroan emango den hainbat euskal musikako ekitaldiei buruz informatuko dizuegu. Iruña Rock-az hitz egingo dugu eta bertan egongo diren talde nafarrei buruz.

“Ratotxo bat” estreinatzen dugu protagonista berezi honekin. Leire Onsalo Trikidantz taldearen abeslaria da eta El Baflera etorri da bere lehen pausuei buruz, bere egunerokotasunari buruz eta trikidantzen etorkizunari buruz hitz egiteko, besteak beste.

Goxuan Salsa Iruñean sortutako lehen salsa orkestra profesionala da. Hamabost musikarik osatzen dutena. 2020ko urtarrilan sortu arren, dagoeneko publiko fidela dauka Iruñea aldean baita Euskal Herriko beste xoko batzuetan ere, errepertorioak ez baitu iñor axolagabe uzten.